XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Charles Etchezaharreta, 57 urte, ezkondua, 2 alaba, Xemeatxi bat. Hazparnen herriko kontseilari, Hazparneko San Josepe Lizeoan kirol eta gorputz eraiketa erakasle 1963 geroztik

Gostuko jendea dut ere burua makurtzen ez duena.

Hastio ditut beti hola izan da edo deus ezin da egin antzeko erranaldiak baita gain gainetik jendea ez da prest erraiten duten hautetsiak.

Segur naiz oraiko kontseilari mugiezina, Euskaldunen kontrako amorratua alderantziz mintzo bada ereguttiengo hertsi bat baizik ez duela ordezkatzen.

Auzapez edo kontseilari bezala hartzen dituen erabaki guzietan gordea da amorru hori.

Iraganaren minez bizi da Hazparne.

Dorpea zaio iragan garai (neurri batean) errex eta abertatsa ahanztea.

Lehengo dixtira emanen dion zerutik etorriko den lantegi haundi baten esperantzan daude hautetsiak.

Dituen lantegi ttipi edo ttarroak atxikitzen ez daki Hazparnek.

Gehienetan auzoko herrien onetan bada ere damutzeko gauza: TICEM, Eskulanak, Antton, Klinika.

Gauzak diren bezala behar dira ikusi eta onartu: ehunka Hazpandar kasik gehiago Bayonan bizia egiten; eskoletako haurrak ez direlarik herria hila.

Horgatik laborantza behar da azkartu, enpresa ttipiak eta ttarroak akulatu, ofizialeak sustengatu eta salerosketariak zirikatu betiko trentinatik mugi diten.

Ez ditu bada Indioen gordalekuen iduriko den Lehengo Hazparnek batek herriko karrikak piztuko urtean zehar; Guk, abertzaleok, baditugu asmakizunak hortarako bainan giderrak ez dira gure eskuetan oraindik.

Zerbait abiaburu hartzen dugularik gutti lagunduak gira, beti asmo txarrez josiak girela akusatuz.